Atzoko eguna ahaztezina izan zen gure eskolarako, sentsazioz beteta, denak positiboak, hurrengo urtera begira inoiz baino indar gehiago ematen dizkigutenak aurrera jarraitzeko.
Eskerrik asko gure gorputza emozioz bete zituzten ikasleei, bai irribarrez bai urduritasunez, bakoitzak martxan jarritako musika liluragarriarekin.
Mila esker AMC Eskola Donostiaren parte izan diren ikasle, guraso eta irakasleei, gure eskola den musika proiektua bideratu izanagatik.
Eskerrak ematen diogu ere Dabadaba aretoari haien pazientziagatik eta eszenatokia uzteagatik. Laburtuz, mila mila mila esker, eta hurrengo urterarte AMC Musika Eskola Donostian.