Kurtso bukaerako festa

Kaixo denori!

Lanez eta esfortuz betetako urte honen bukaerara gerturatzen ari gara eta horregatik bidaltzen dizuegu mezu hau, kurtso bukaerako festa aurkezteko! Oso harro gaude zuen esfortuaz eta eskertu behar dizuegu bai ikasleek bai irakasleek egindako lan guztia, hori dela eta festa handi honekin ospatu nahi dugu.

Beste emailetan esan izan dugun bezala, nahi duten ikasleek eszenatokira aterako dira kurtsoan zehar landutako guztia erakusteko. Mezu honetan ekitaldiaren informazio guztia aurkezten dizuegu:

DATA: 2022ko ekaineko 22an. Egun horretan eskola itxita egongo da 14:00tik aurrera, kontzertua prestatzen egongo gara eta.

ORDUA: 17:30 ateak irekiko dira eta kontzertua 18:00tan hasten da. Gutxi gorabehera 2 orduko iraupena izango du.

LEKUA: Dabadaba Aretoan. Mundaitz Kalea, 8, 20012 Donostia, Gipuzkoa (Tabakaleraren ondoan)

DOAINEKO SARRERA: aforoa bete arte.

Garrantzitsua da eskolako administrazioaren eta irakasleen argibideak jarraitzea ekitaldia behar bezala ateratzeko. Hori dela eta, ekitaldian parte hartuko duten ikasleei aretora 45 minutu lehenago etortzeko eskatuko dizuegu, hau da, 17:15tan bertan egotea, baikoitzaren irakasleen argibideak jarraituz. Parte hartuko ez duten ikasleak ere zuen familia eta lagunekin etorri ahal zarete, gurekin ospatzeko eta musikaz gozatzeko.

Beharrezkoa da ere parte hartuko duten ikasleek bakoitzaren instrumentua ekartzea (gitarra, baxu eta ukele ikasleak batez ere, bateriako ikasleek baketak), aretoan bertan prestatuko ditugunak kontzertua baino lehen, irakasleekin batera.

Kontzertuaren aktuazio ordena email honetan bertan bidaltzen dizuegu, ekitaldia ZOZKETA batekin bukatuz parte hartu duten ikasle guztien artean.

Zuen abestiak entzuteko irriketan gaude, eta hori dela eta ekitaldi gehiago antolatzeko asmoa daukagu! Beste zalantzarik badaukazue ekitaldiari buruz, gure telefonora deitu ditzakezue, 682385987, edo korreo honetara idatzi.

¡Eskerrik asko zuen ikasketa musikalak gurekin batera egiteagatik!

Agur bero bat,

AMC

Related posts

2022 EKAINA ARGAZKIAK FESTA

Atzoko eguna ahaztezina izan zen gure eskolarako, sentsazioz beteta, denak positiboak, hurrengo urtera begira inoiz baino indar gehiago ematen dizkigutenak aurrera jarraitzeko. Eskerrik asko...